Egun batean, Ion eta Claudia oporretan Parisen zeudela, Halloween ospatzen ari ziren.
Baina konturatu ziren ez zutela mozorroa aurkitzen. Armairuan begiratu zuten, baita ganbaran ere eta leku guztietan.
Amari esan zioten, orduan amak esan zuen:"egin etxeko materialarekin mozorroak!" Ion eta Claudiak baietz esan zioten. Azkenean mozorroak bukatu zituzten. Ionek sorgin bat egin zuen eta Claudiak mamu bat. Baina biei ez zitzaien beraien mozorroak gustatzen, orduan aldatu egin zuten. Mozorro festa batera joan ziren beraien mozorroarekin.