OPORRAK
Lehengo udan Tineoko nekazal etxe batera joan ginen Asturiasera nire aita, ama, izeba eta ni. Lehenengo gauean goiko etxean zaratak entzun ziren, bigarrenean maletak alde batera eta bestera, hirugarrenean oihuak, laugarrenean saltoak, eta bostgarrenean goikoei garagardo lata bat erori zitzaien eta gure etxean itogina ia gau osoan egon zen. Hau gauetan zen baina egunean zehar gauza dibertigarriak egin genituen: arrantza egin, urrea bilatu eta oso ondo pasatu genuen.Gehien gustatu zitzaidana arrainak arrantzatzea izan zen. Hil gabe hartzen genuen arraina eta gero berriro uretara botatzen genuen. 8 hartu nituen, 5 edo 6 ihes egin zuten. Nahiz eta udan egon hotz asko egiten zuen.
EGILEA: Udane
Talde horia
2. zikloa