EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoak 8an emakumeen nazioarteko eguna ospatu zen. Hori dela eta herri eta hiri askotan hainbat ekitaldi prestatu zituzten. Manifestazioak egin ziren batez ere, baina baita ere beste motatako ekitaldiak egon ziren, musikarekin erlazionatutako beste ekitaldiak. Bilbon, martxa bat egon zen eta jarraian herri bazkaria egin zuten. Gero arratsaldean kale jira bat egin zuten. Donostian berriz, bi martxa egon ziren: bat goizean Alderdi Ederretik abiatuta eta arratsaldean Bulebarretik. Gazteizen goizean giza-kate bat egin zuten eta arratsaldean manifestazioa.
Egilea: Areli
Taldea: morea
3. zikloa
