Bioetikak ontzat eman du AstraZenecaren bigarren dosia jasotzeko baimena

Berriemailea: Diego R.

Taldea: Urdina


Espainiako Gobernuak astelehen honetan Astra Zenecaren 12.200 dosi bidaliko dizkio Jose Luis Quintas Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuordeak egoera epidemiologikoari buruz ostiralero eskaini ohi duen prentsaurrekoan iragarri duenez. Polemika, baina, lurralde arteko osasun Batzordeak hartutako erabakiarekin lehertu zen, herritarrek aukeratu ahalko dutelako AstraZeneca edo Pfizer jaso nahi duten (horretarako dokumentu bat sinatu beharko dute). Eta gaur, Bioetika Batzordeak oniritzia eman dio ebazpen horri. Gauzak horrela, Quintasek baieztatu du 60 urtetik gorako herritarrei AstraZenecaren txertoaren bi dosiak jarriko zaizkiela eta 60 urte baino gutxiagokoen kasuan ARN mezularia duten txertoak (pfizer edo Moderna) emango dituztela. Adin hori gainditzen dutenei AstraZeneca emango zaie bigarren dosian ere. "Espero dugu guztientzat nahikoa izatea", erantsi du Quintasek.


Sanidad decide esta semana qué hacer con la segunda dosis de AstraZeneca:  tres posibles escenarios - elEconomista.es

Iruzkinak