ERREZETA: SAGAR TARTA
osagaiak:
1.- 2 arrautza
2.- 100gr azukre beltz
3.- 8gr legami hauts
4.- 180gr hirin
5.- 4 sagar, ahal dela Chanterclair motatakoak
6.- 175gr esne +
7.- Gurina eta hirina molderako
8.- Gatz apur bat
9.- Abrikota edo albarikoke mermelada
ERREZETA:
- 2 sagar zuritu, laukitan zatitu eta gogor edo bol batean ipini. Esnea, azukrea, legamina, arrautzak eta hirinarekin batera. Turmixaren laguntzaz dena irabiatu ore fina lortu arte.
- Tarta egin den moldea gurinez igurtzi, hirinez jantzi eta aurreko nahasketa barrura igaro.
- Beste bi sagar zuritu eta lamina finetan moztu. Hauekin, moldeko masa estali.
- Tarta labean sartu aurretik 180 gradutan dagoela egiaztatu eta han sartu 40 minutu.
- Tarta labetik atera eta tenperatura apur bat jeitsi zaionean, mermelada kapa fin batez busti.
HAU IZAN DA GUZTIA!!! ON EGIN!!!
Egilea: Uxue Uharte Taldea: 3.zikloa Gorria
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina