EULIMANEN ABENTURAK
Lehenengo egunean Euliman Pedroren etxean zegoen. Buelta bat ematen, janaria jaten,Pedrori molestatzen eta abar.
Arratsaldean Pedro lo kuluxka bat botatzen ari zenean Euliman molestatzen ari zitzaion eta Pedro altxatu egin zen. Sukaldera joan zen eta intsektizida hartu zuen Euliman hiltzeko. Baina Eulimenek hori ikusi zuenean goiko pisura joan zen babestera. Juana zen goiko pisuan bizi zena. Juana lo seko zegoenez ez zen esnatu eta Eulimanek lasai egin zuen hegan. Hurrengo bi orduetan Euliman zer egin pentsatzen egon zen Pedrori intsektizidarekin ez hiltzeko.
Pentsatu zuen egongelatik kuxin bat intsektizida bat zegoen tokian jartzea, (baina lurrean jarri) intsektizida lurrera bota, kuxinaren gainean jarri, soinurik ez egiteko eta gero intsektizida leihotik bota. Hori pentsatuta, gauean Pedroren etxera jaitsi zen eta plana hasi zuen. Ez zitzaion asko kostatu kuxina planaren lekura eramatea. Bai kostatu zitzaiola intsektizida kuxinera botatzea.intsektizida jartzea lortu zuen, leihoraino bultzatu zuen eta botatzea lortu zuen. Hurrengo egunean Pedro molestatzen hasi zenean Pedro intsektizidaren bila hasi zen eta ez zuen aurkitu. Eulimani ezin izan zion ezer egin.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina