Errezeta- Mango helatua

                                                                       Mango helatua

 

Osagaiak

  • 200 g. jogurt greziar naturala
  • 2 koilarakada ezti
  • 2 Mango gogor
  •  Menta hostoak
  • Mugurdiak 

 

Nola egin

 

Lehendabizi mangoak zuritu, dado forman moztu eta taper batean izoztu.

Ondoren, irabiatu irabiagailuan pure bat lortu arte

 Hau egin eta gero eztia eta jogurta gehitu. Nahastu eta berriro izoztu taperrean jateko ordua izan arte

Helatua mahaira eraman baino lehen apaindu menta hostoekin eta mugurdiekin  

Egilea: Izaro

Iruzkinak