SENTSAZIO ZIRRARAGARRIA

        SENTSAZIO ZIRRARAGARRIA

Orain dela urte batzuk ni nire etxean nengoen familiaren afarirako prestatzen. Familia guztia "Corcones" elkartean afaldu behar genuen, eta gogo asko nituen. Ikastola hasi ginenetik ez nituen lehengusuak ikusi. 

Etxetik atera ginen nire ama, nire aita, eta nire anaia. Denda batera joan ginen mahatsak erostera, kanpaiak familiarekin pasa nahi genituelako. 

Dibujos animados senior anciano anciano | Vector Premium
Minutu batzuk geroago bertan geunden familia guztiarekin: aitonak, amonak, lehengusuak..

Afaldu genuen gurasoak mahai batean eta umeak beste batean. 

Afaldu eta gero, nire lehengusina ea bere lagunekin joan nahi nuen galdetu zidan eta nik baietz esan nion eta bere lagunekin joan ginen. 

Guztiak jolasten geunden eta bat-batean gizon zahar bat etorri zen gurekin hitz egitera. 

-Beltzez jantzitako gizonaren txakurrari jaten ematera zatozte? -Esan zuen gizonak. Guztiok ezetz esan genuen baina txikienak baietz esan zuen, eta bere ondoan jarri zen. Handienak korrika egin eta txikienari aupas hartu eta denok gurasoengana joan ginen. 

                         JUNE, 3.ZIKLOA, HORIA

Iruzkinak