VENEZIAKO ENIGMA-BEATRICE ETA NAHIA B

                                          2. ZATIA

 Bapatean Nahia B-k esan zuen:

- Begira hor dago hotela. Denak oso pozik jarri ginen. 

Hurrengo egunean, Veneziako inauteriak ziren, eta sobratu zitzaigun diruarekin mozorro oso politak erosi genituen.

Garaziren mozorroa kolore urdineko ilargi bat zen, Nahia B-ren mozorroa kolore horiko eguzki bat zen, Beatriceren mozorroa arrosa koloreko arrosa bat zen, Nahia A-ren mozorroa kolore horiko izar iheskor bat zen, Telmaren mozorroa kolore gorriko bihotz bat zen, Juneren mozorroa kolore urdineko hodei bat zen eta Erikaren mozorroa kolore urdineko arrain bat zen.

Oso ondo pasatu genuen inauterietan. Gero, afaldu genuen eta plaza San Mancos-era joan ginen desfilea ikustera. 

Oso polita izan zen eta goizeko 3:00etan joan ginen lotara. Hurrengo egunean bufet batean gosaldu genuen eta janaria oso  goxoa zegoen:  Beatricek te bat eta bizkotxo zati bat gosaldu zuen, Garazi  Cola Cao bat eta 3 galleta, Erikak krepak, Telma opiltxoak eta Kruasanak, June goztegiko gauzak eta Cola Cao bat, Nahia A-k Telmaren berdina, kruasanak eta opiltxoak, Nekane-k te bat eta txokolatezko tostada bat eta Nahia B-k Cola Cao bat eta brioche zati bat. Dena oso goxoa zegoen.

Ondoren, Palatzio Ducale bisitatu genuen, oso polita eta interesgarria izan zen. Etxean pizza eta pasta bazkaldu genuen. Gero, telebista ikusten geratu ginen eta Nahia-A eta Garazi lo geratu ziren. Baina, kilimak egiten esnatu genituenez Garazi haserretu zen. Izan ere, parre egiten hasi zen eta txerri baten soinua egin zuen, oso parregarria izan zen. Arratsaldean, Muranora joan ginen, oso polita zen!! Oso ondo pasatu genuen, baina pixka bat triste geunden hurrengo egunean Donostiara bueltatu behar ginelako.

Iruzkinak