Deskribapena


Deskribapena

Nik deskribatuko dudan pertsona nire gelakoa da. 10 urte ditu, nik bezalako altuera dauka. Ile beltzarana dauka, bere begiak marroi argiak ditu. Irribarretsua da. Bere besoak indartsuak dira eta bere hankak ere oso sendoak ditu futbolera jolasteko.

Oso jatorra da, barregarria, bihurria eta batzuetan pixka bat txoroa jartzen da baina parre egiten dugu. Pertsonei laguntzen die. Oso azkarra da (korrika egiten eta burukoa ere). Oso lasaia da.

 Txandalez janzten da. Batzuetan etortzen da eskolara futboleko ekipazio batzuekin. Futboleko zapatilak ere baditu. Kamiseta motzak ditu eta sudaderarekin janzten da. Oso modernoa da.

Bere kirol gustukoena futbola da baina beste kirol batzuk ere gustatzen zaizkio:eskupilota, saskibaloia... Real Madril futbol taldea atsegin du baina bere bigarren talde gustokoena Erreala da.

Espero dut ez asmatzea!

 Olaia (Laranja)

Iruzkinak