Elkarrizketa Maxi
Gaur ikasle bat elkarrizketatu dut. Bere izena Max da, 6. mailan dago, eta bere tutorea Ana da. Batzuetan eskolara joatea gustatzen zaio.
Gehien gustatzen zaiona eskolako patioko orduan Rubik kuboa egiten da, eta gutxien klasera joatea.
Max Mendigainen bizi da. Etxean laguntzeko mahaia jartzen du. Maxek ez du animalirik, baina nahi ditu izan. Bere etxean urtebetetzeak. gabonak, aste santua, danborrada eta gau beltza ospatzen dituzte.
Maxek ez du nahi anai-arrebarik izan, baina bat du. Bere amak korreosen lan egiten du, eta bere aitak Don Boskon. Heldu izatean zientzilari ero bat izan nahi du.
Bere denbora librean irakurtzea, Rubik kuboa egitea eta sudokuak ebaztea gustatzen zaio. Bere jostailurik gustokoena Rubik kuboa da. Bestalde, ez daki zein den bere liburu gustokoena.
Maxen kirolik gustokoena waterpoloa da. Bi kirol egiten ditu, waterpoloa eta saskibaloia.
Paula 3. zikloa laranja
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina