Orain dela urte asko Amazonas basoan Ami izeneko troglodita bat zegoen, bere tribuarekin batera bizi zena. Hark aztertu nahi zuen baina kobazulotik ezin ziren atera. Gauean alde egiteko asmoa zeukan, eta hau bere plana zen: Bizkartzainak 12:00tan 5 minutu egoten zirenez oihuka beste kobazulo aldetik beste bizkartzainak etortzeko, une artan kobazuloan egongo zen.
12:00ak ziren kobazuloan dena isiltasunez zegoen, gutxinaka soinua egin gabe kobazulotik atera zen. Amik lortu zuen! Oso pozik zegoen. Basoa miatzera joan zen. Jirafa eta beste animali batzuk ikusi zituen, baina oso urruti joan zen eta galdu zen. Ez zekien etxera itzultzen. Bitartean kobazuloan goiza zen. Ami ez ikustean pentsatu zuten jolasten egongo zela baina gaua iristean oraindik Ami ez zen heldu. Haren tribukideak kezkatuta zeuden eta Ami bila etxera joan ziren. Tropa Amiri behin eta berriro deitzen ari zioten. Azkenean Ami aurkitu zuten, eta haren abentura kontatu zien. Handik aurrera kanpora atera ahal zuten, baina lehendabizi esploratzaile izateko txartela eduki behar zenuen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina