Mari Carmenen lore-denda

 Mari Carmenen lore-denda

Bazen behin neska bat Mari Carmen izenekoa. Lore-denda batean lan egiten zuen baina lanetik bota zuten ez zuelako ezer saldu. Mari Carmen oso triste geratu zen berari loreak asko gustatzen zitzaizkiolako. Lehen bere bizitza oso koloreduna baina bota egin zutenez dena txuri beltzez geratu zen. Mari Carmenek lagun asko zituen, lagunek asko maite zuten oso alaia eta jatorra zelako baina orain lagunak arraroa zegoela sentitzen zuten. Denok arraro zegoela sentitzen zuten.


Egun batean ideia bat bururatu zitzaion, beste gauza batera dedikatzera. Hasi zen pentsatzen baino ez zitzaion ezer bururatu, bapatean super merkatuko kutxa-zaina izatea. Eroskira deitu zuen eta proba bat egin zuen, oso ondo joan zen eguna. Isterakoan giltza jartzea ahaztu egin zitzaion eta lapurtzera sartu ziren. Hurrengo egunean bota egin zuten lanetik. Orduan taberna batera joan zen zerbitzaria izateko, baina 15 plater puskatu zituen eta bota egin zuten.


Mari Carmenek lan asko probatu zituen baina bota egin zuten guztietatik, nazkatu egin zen. Ideia bat bururatu zitzaion eta lore denda bat ireki zuen bere eraikinean. Hasieran ez zen inor joan baina 2 egun eta gero oso ospetsua bihurtu zen, Mari Carmen hortik aurrera oso ondo bizi zen.


Egilea: Olaia

Taldea: Laranja

Maila: 3.zikloa
                                                                                                                                                                      

Iruzkinak