Islandiako sumendia

 ISLANDIAKO SUMENDIA


Islandiak larrialdi egoera ezarri du erupzio bolkaniko baten arriskua dela eta.

Islandiako agintariek alarma-egoera ezarri zuten larunbat honetan, Grindavik, hiriaren inguruan izandako lurrikara ugarien aurrean. Halaber, hiria hustu eta inguruko errepideak itxi dituzte.

Grindavik hiru mila eta seiehun biztanleko hiri txikia da eta herrialdearen hego mendebaldean dago kokatuta, Reykjavik hiriburutik berrogeita hamar kilometrora.

Urriaren hogeita lautik gaur arte, lau mila lurrikara inguru izan dira eremu horretan; Handiena hiru koma bat gradukoa Richter eskalan.

Islandiako meteorologia bulegoak aurkitu du dardaren kokapena Grindavik hiriaren inguruan mugitzen joan dela eta lurrikara azalerantz urbildu direla. Hau guztiak pentsarazi die ,magma-.intrusok izugarri handia igotzen ari dela eta momentuz, gainazalen  azpitik zortziehun metrora dagoela. Aldi berean, intrusioak hamabost kilometro luzera daukan pitzadura sortu du eta Grindavik zeharkatzen du.

Adituek ezin dute ziurtatu erupziorik egongo denik, baina arriskua handia da eta gertatzen bada, pitzadura horren puntu batetik aterako da, seguruenik.

Hau gertatuz gero, Islandia jendea bizi den esparru bat suntsitzen duen lehen erupzioa izango litzateke berrogeita hamar urtea.

edozein nobedadeen berri emango dizuegu.





EGILEA: Leire eta Eider 

TALDEA: Gorria

ZIKLOA: 3. Ziklo

Iruzkinak