Albistea:Segurtasun dispositiboa

Segurtasun dispositibo berezia prestatu dute Realaren eta Anderlechten arteko partidarako





Ostegunean (hilak 3, 18:45), Realaren eta  Anderlecht talde belgikarraren arteko Europa ligako partida jokatuko da Anoetan eta, hori dela eta, segurtasun dispositibo berezia prestatu dute, udalaren hitzetan, "partida ikustera joango diren bi zalegoen arteko zein gainerako hiritarren arteko bizikidetza guneak bermatzeko".
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak arrisku handiko partida gisa izendatu dute ostegunekoa, udalak azaldu duenez, nazioarteko neurketa delako eta pertsona ugarien bertaratuko direlako, "horien artean, Belgikako taldeko mila bat zale". Zenbait hedabideren arabera, 1.000 horien artean, 300 bat ultra etorriko dira; ultraeskuindarrak dira 
Anderlechteko ultrak eta behin baino gehiagotan izan dira istiluak ultra talde ultraeskuindarrak etorri direnean. Horrela, segurtasun dispositiboa asteazkenetik egongo da aktibatuta.
Egileak: Xoel eta Paul
Taldea: Laranja
Maila:3.ziklo

Iruzkinak