Errezeta-Natilak

Natilak


Osagaiak:

· Litro bat esne

· 8 arrautza gorringo

· Irin koilarakada lau bat

· 5 koilarakada azukre

· Kanela hautsa {aukeran}



Errezeta:

1. Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila... Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean.

2. Gopor edo katilu batean gorringoak, irina eta azukrea joko ditugu, krema eder bat lortu artean. Poliki-poliki gehituko diogu nahasketa honi alboan daukagun esne irakinari. Arretaz egin behar da lan hau, zatitxoak sor ez dakizkigun.

3. Esne guztia nahastu dugularik, erabili dugn ontzira irauliko dugu nahasketa eta su eztitan jarriko, zurezko koilara batez maneatzeari utzi gabe. Natila apur bat loditzen hasia dela ikusitakoan, banako katiluetan jarriko dugu eta hozten utziko dugu.



Egileak: Kamel eta Elia

Taldea Gorria

Maila: 3.Zikloa


 

Iruzkinak