Errezeta: Txurroak

                          TXURROAK

 

OsagaiaK

 · Litro erdia ur 

                                        

·Gatza, ximiko bat                 

·250g irin, bahetua

 ·Oliba olioa

· Azukrea


ERREZETA

1. Sutan jarriko dugu ura, gatzarekin. Irakin eta xirripaka isuriko dugu irina edukiko dugun gopor edo ontzi batean, poliki-poliki, txurro-ore mehe leun bat itxuratu ahal izateko. Prest eduki orduko sartuko dugu txurro-maukan, aho kizkurrarekin.

2. Ugari jarriko dugu olioa berotzen eta kea jarioan hasi orduko hasiko gara txurroak ateratzen, txurro-mauka ertzetik estututa. Ez ditzagun txurro asko batetan bota; Zabal-zabal eta ongi frijitu behar dute, eta temperaturari eutsi behar dio betiere olioak.

3. Guztiak frijitu ondoan, gaienetik azukrea hautseztatu eta hoztu baino lehen jango ditugu txurroak

 

EGILEAK: Martina eta Pablo

TALDEA:GORRIA

MAILA: 3. zikloa

   

Iruzkinak