Europan dena irabazi dute
Ibaetako Basketek ACS Sepsi menderatu zuen atzo Gaskan, Europako Kopako multzoen faseko bosgarren partidan (68-53). Beraz, Bostetik bost irabazi dituzte Azu Muguruzaren neskek. Gainera, multzoko lehen postua ziurtatu dute, eta, horri esker, itzulerako partida etxean jokatuko dute hurrengo kanporaketan.
Atzokoan, Donostiako taldea kontrolpean izan zuen neurketa, hasieratik bukaerara. Claessens (15) eta Pendande (14) izan ziren saskiratzen gehien lortu zituztenak.
Egileak: Alazne eta Asier
Taldea: Berdeak
Maila: 3.zikloa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina