Euskara taldea sortuko dute Martutenen
Martuteneko euskaltzaleak elkartzen hasi dira, helburu argi batekin: auzoan euskara talde bat sortzea. Ikerketek erakusten dute Martutene dela euskara " gutxien erabiltzen den auzoetako bat ".
Hori dela eta, egoerari buelta emateko asmoz, euskara taldea sortzeko bilera irekia antolatu dute: hilaren 14an izango da, 19:00etan, Sarroetan auzo elkartearen egoitzan. "Martutenen euskararen alde ekarpena egiteko prest bazaude, bihotzez animatzen zaitugu parte hartzera. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indartsuagoak izango gara eta gehiago eragin ahal izango dugu auzoan", nabarmendu dute.
Egileak: Ananda eta Alazne
Taldea: Berdea
Maila: 3.zikloa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina