Realak bigarren taldekoekin ekingo dio Kopari
Datarekin desadostasuna agertu eta epaitegietara jo arren, Realak gaur hasi beharko du 2024-2025eko Espainako Koparen ibilbidea. Jove Español San Vicente taldearen aurka ariko dira Rico Perez futbol estadioan, 21:00etan. Espainako Futbol Federazioaren hirugarren mailako 6. multzoan jokatzen du aurkaria.
Deialdia osatzeko zailtasunak izan ditu Imanol Alguacilek, selekzioekin aritu direlako lehen taldeko jokalari batzuk, eta beste batzuk min hartuta daudelako.
Ondorioaz, bigarren taldekoekin osatu behar izan du deialdia, eta guztira, 21 jokalari izango ditu haren aginduetara.
Etxeko jokalariekin gainditu beharko du Realak Kopako lehen kanporaketa.
Egileak: Alazne eta Asier
Taldea: Berdea
Maila:3. zikloa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina