Atzo amets bat izan nuen
-Dena hasi zen ni ohean lotan nengoenean zerbait arraroa iritsiko zela pentsatu nuen. Orduan kubo baten barruan nengoela konturatu nintzen. Azkenean hortik irteteko irtenbidea bilatzen hasi nintzen. Lehenengo zerbait aurkitu behar nuen. Bat-batean giltza batzuk aurkitu nituen. Ate bat agertu zen atea giltzekin ireki eta pasabide batean azaldu nintzen.
-Orduan beste ate bat zegoen baina pasabidearen azkeneko puntuan. Nik beldurra neukan eta bat-batean monstruo bat ikusi nuen. Korrika atera nintzen bina monstruo-a niri jarraika hasi zen. Ni ziztu bizian korrika egin nuen baina nekatzen hasi nintzen. Atera iritsi nintzenean atea zabaldu nuen, ahalik eta azkarren itxi nuen monstruo-a ez sartzeko baina berriz kubo batean nengoen. berriz saiatu nintzen baina berriz kuboan nengoen. Azkenean pasabidean nekatu egin nintzen eta monstruo-a jan egin ninduen baina orduan esnatu egin nintzen baina kuboaren barruan!
-Azkenean nazkatu egin nintzen. Atea ireki eta monstruo-a ikusi nuen. Gero bere gainean eseri nintzen. Sabaian ate arraro bat ikusi nuen. Atea ireki eta orduan nire etxean esnatu nintzen. Nire amari dena kontatu nion eta esan zidan amets gaizto bat izan zela bakarrik.
Egilea: Liher
Taldea: Morea
Maila: 3.ziklo
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina