ALBISTEA
Elkarrizketa Xabier Elizalderi
Hasi da Go!azen-en 11. denboraldia, eta hasi dira Basakabiko abenturak. 2garren urtea du Anerren rola jokatzen Xabier Elizaldek eta esan du lortu duela aurten lasaiago hartzea. Aurreratu du Anerrek bide polita egingo duela. Aurreko urtean Anerrek gauzak ez zituen ongi egin, eta kartzelan bukatu zuen. Aurten polita izango da haren bidea: Basakabiko lorezaina izango da. 2garren aukerarekin lotutako programa batean dago sartuta. Aurten koreografia gutxiago eduki ditu, eta horrek aukera eman dio testuari kolore gehiago emateko.
TALDEA:Morea
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina