Mokozabal bat agertu da Antiguako Zubimusu parkean

 Mokozabal bat agertu da Antiguako Zubimusu parkean


Hegazti bisitari oso ezohiko bat eduki du Antiguak egunotan: mokozabal bat. Zubimusu parkean egon da gutxienez  bi egunez, asteazkenean  eta ostegunean, urmalean janaria bilatzen, eta bar. Aldiz, gaur goizean dagoeneko ez zebilen han, beraz, litekeena da dagoeneko alde egin izana.

Itsas Enara ornitologia elkarteko Xabier Saralegik hedabide honi azaldu dionez, "erabat ezohikoa" da mokozabala Donostian agertu izana, hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, garai honetan agertu izanagatik: "Abuztuan hasten dira ikusten lehenengo talde migratzaileak eta beti taldeetan"; hain zuzen ere, Martuteneko Antondegi eremutik ikusi izan dira pasatzen, migrazioan. Bestetik, "horrelako parke urbanoetatik ez direlako pasatzen. Are gutxiago horren denbora luzez"

Iruzkinak