Idoia, neska bihurria

 IDOIA, NESKA BIHURRIA

 

Idoia neska bihurria zen. Bederatzi urte besterik ez zituen, eta jadanik neska askok hogei urte arte egindako gaiztakeria guztiak eta gehiago eginak zeuzkan.

Egun batean, tiragomarekin punteria probatzen aritu zen eta bere bizilagunaren etxeko leihoa puskatu zuen. Bizilaguna hain haserre zegoen sauna bat erostea agindu ziola Idoiari. Eskerrak amak erosiko zuela esan zuela.

 

Ama asperturik zegoen Idoiarekin. Neska trakets eta bihurri hura pixka bat findu eta zintzotu nahi zuen, baina ez zen lan erraza. Arratsalde batean eskolatik atera eta gero esan zion:

Gaur pixka bat irakurri ezazu, Idoia, ez zion kasurik egin amari eta bere dirua kendu zion  nintendo switch bat erosteko. Amak afaltzeko esan zion Idoiari. Afaltzen hasi baino lehen norbaitek atea jo zuen. Idoiaren amak atea ireki eta pakete bat zela ohartu zen. Paketeak ekarri zuena 355€ eskatu zizkion. Idoiaren amak kasu egin gabe atea itxi zuen.

 

 Ama asko haserretu zen eta afaldu gabe ohera bidali zuen. Hurrengo

egunean ama Idoiaren ondoan eseri zen eta liburu bat hartuz, irakurtzen hasi zitzaion. Istorioa zenbat eta gehiago kontatu, gero eta politagoa zen.Ama denbora luzean aritu zitzaion istorioa irakurtzen eta Idoia aspertzen ari zen. Amak uste zuen Idoia gustora zegoela baina benetan Idoiak ez zuen kasurik egiten.Ezinezkoa da Idoiaren

izaera aldatzea. Zer egingo diogu?


Egilea: Umi

Taldea: Laranja

Maila: 2. zikloa









 

Iruzkinak