IDOIA, NESKA BIHURRIA
Idoia neska bihurria zen. Bederatzi urte besterik ez zituen, eta jadanik neska askok hogei urte arte egindako gaiztakeriak guztiak eta gehiago eginak zeuzkan. Egun batean, tiragomarekin punteria probatzen aritu zen eta lehengo ondo tiro egin zuen eta bigarrenean beraren irakasle gaiztoenari eman zion. Irakaslea pila bat haserretu zen: baina zer egin duzu! Super haserre nago zurekin Idoia, neska bihurri bat zara! Zure amari esango diot!
Ama asperturik zegoen Idoiarekin. Neska trakets eta bihurri hura pixka bat findu eta zintzotu nahi zuen, baina ez zen lan erraza. Arratsalde batean eskolatik atera eta gero esan zion:-Gaur pixka bat irakur ezazu, Idoia, gauza berriak ikasiko dituzu eta. Baina, beti bezala, ez zion kasurik egin amari eta paseotxo bat joan zen egitera, ama oso kezkatuta gelditu zen.
Ama asko haserretu zen eta afaldu gabe ohera bidali zuen. Hurrengo egunean, ama Idoiaren ondoan eseri zen eta liburu bat hartuz, irakurtzen hasi zitzaion. Istorioa zenbat eta gehiago kontatu geroz eta politagoa zen. Ama denbora luzean aritu zitzaion istorioa irakurtzen eta Idoia nazkatu zen eta bazkaltzera joan zen gero tiragomarekin jolasten hasi zen.
Egilea: MaraTaldea: Horia
Maila: 2. zikloa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina