Sentsazio zirraragarria

 Sentsazio zirraragarria:

Nire katua


Udara honetan nire laguna Umirekin asko egon naiz. Umik ahizpa bat dauka, Nina izenekoa.


Umik, Ninak eta nik plan asko egin ditugu batera: eklipsea ikusi, atunak enbotatu, paella egin... Baina plan gehienak nire amona eta aitonaren etxean izan dira. Aitona eta amona ez dira etxe horretan bizi. Abuztuak 12an, eklipse egunean, Umiren familia, amona eta aitonaren etxera etorri ziren, eklipsea ikustera.


Eklipsea ikusi eta gero Laurek, Umiren aita, Zubietako sagardotegia ikusi nahi zuen. Umi, Nina eta ni etxean gelditu ginen. Musika entzuten eta pultserak egiten egon ginen. 30 minutu egon ziren sagardotegian, iritsi zirenean, nire amak esan zidan, hurrengo etxean dagoen emakumeak, 3 katakume zituela. Momentu horretan ezin nuen poz gehiago sentitu. Katakumearen bila joan ginen. Azkar bazkaldu genuen eta beraiengana joan ginen.


Bertan ginela, oso jatorrak izan ziren gurekin. Erakutsi ziguten non zeuden katuak. Hor zeuden, ixkin batean, bi aldiz pentsatu baino lehen, bat hartu genuen. Galdetu genion jabeari ea etxera eraman genezakeen, berak baiezkoa eman zigun. Etxera eraman genuen, pentsatu genuen hobea zela hirurak hartzea, bat bakoitzak. Orduan berriz beste etxera joan ginen, beste biak hartu eta bueltatu ginen amona eta aitonaren etxera. Izenak jarri behar genizkien. Umik , berari Neco deitu zion, japonesez katua delako, Ninak Miau deitu zion, miauka egoten delako denbora guztian. Nik ez nekien nola deitu, orduan burura etorri zitzaidan, Tzumi, bai Tzumi, geroago ohartu nintzen, Tzumi oso zaila zela, orduan Zumi deitu nion. Geroago beraien etxera joan ginen, eta urrak jaso genituen. Eliri eta bere bikoteari ur batzuk eman genizkien.


Hortik aurrera astean behin joaten gara katuak ikustera.




EGILEA: Adele

TALDEA: Laranja

MAILA: 3. zikloa



 

 



Iruzkinak